BIZITEGI-ATEAK

Aukera sorta zabala jartzen dizugu eskura. Edozein garaje-ate instalatzeko soluzio hobezina dugu.

Arazoak dituzu garajeko atearekin?

Garaje-ateen matxura ohikoenak Aterpean, konponketa-zerbitzu guztiz pertsonalizatuarekin lagundu diezazukegu. Jar zaitez harremanetan gure talde teknikoarekin eta garaje-ateetako matxura ohikoenak konpontzen lagunduko dizugu.

Garajeko ate automatikoak ez du ez irekitzen, ez ixten

Arazoaren sorburua bat edo gehiago izan daitezke. Motorraren elikadura elektrikoaren arazoak, agintearen funtzionamendua edo motorraren indarra bera, besteak beste.

Deitu

Hots arraroak garajeko atean

Garajeko atea irekitzean/ixtean sortzen diren hots eta soinu arraroek atea gaizki dabilela adieraz dezakete. Arrazoiak bat baino gehiago izan daitezke. Ohikoenen artean, osagaietako batzuen arteko marruskadura dago.

Deitu

Garajeko atea ez da ixten

Garajeko atea ezin ixtea hainbat faktoreren ondorio izan daiteke. Adibidez: agintea edo sakagailua egoera txarrean egotea eta kontaktu ona ez egitea, segurtasun-sistemek gaizki funtzionatzea edota edozein objektuk atea behar bezala ixtea eragoztea.

Deitu

BIZITEGI-ATEAK

Lan egiten dugun edozein ateren segurtasuna dugu instalatzaile eta mantentze-lanetako teknikari gisa dugun konpromisoetako bat. Horregatik, gure instalazio guztiek Europako segurtasun-araudia betetzen dute. Aterpean irmoki uste dugu gure aholkularitza teknikoa funtsezkoa dela zure beharrak bermeekin betetzeko garaian.

Zure atea konpontzen duguDeitu 943 690 821

Garaje-ate baskulagarri motorizatuak

Garaje-ateen instalazioa bermearekin

Garaje-ate bat instalatu beharra daukazu? Ez izan zalantzarik eta deitu. Aterpean adituak gara era guztietako garaje-ateak instalatzen eta mantentzen, eta erabat neurrirako zerbitzua eskaintzen dizugu, betiere zure beharretara egokitzen dena. 20 urtetik gora daramagu gure zerbitzuak eskaintzen, beti saldu ondoko bermeaz eta instalatzaile profesionalen talde batekin lan egitearen segurtasunaz.

Gure garaje-ate guztiek saldu ondoko zerbitzua barne hartzen dute, erabilitako ate motaren, instalazioaren eta automatismoaren arabera doitutakoa. Gure zerbitzu teknikoa arduratzen da egiten ditugun garaje-ateen instalazioetarako behar den edozein laguntzaz eta mantentze-lanez. Edozein funtzionamendu-arazo azkar eta eraginkortasunez konpontzeaz arduratzen gara.

  • Neurrirako aholkularitza zuretzako garaje-ate hoberena aukeratzeko.
  • Atearen instalazio profesionala
  • Saldu ondoko bermea
  • Garaje-ateen neurrirako mantentze- eta konponketa-zerbitzua
Garaje-ate baskulagarri motorizatuak

Zein motatako garaje-atea behar dut?

Garajerako ate mota egokiena aukeratzea ez da lan erraza. Horregatik, gure instalatzaile taldeak uneoro laguntzen dizu, zure kasua aztertzen eta aholkuak ematen, beti aukerarik onena hauta dezazun.

Zalantzak sortu ohi dira kasuak kasu garajerako ate eta automatismo mota egokiena zein den. Garaje-atearen hautaketa bi baldintza hauen araberakoa izango da, neurri handi batean:

  • Neurrirako aholkularitza zuretzako garaje-ate hoberena aukeratzeko.
  • Atearen instalazio profesionala

Aterpean, garajerako behar duzun ate mota aukeratzean sortzen diren zalantza ohikoenetako batzuk argituko ditugu. Instalatzen dugun ate mota bakoitzaren gakoetako batzuk azalduko dizkizugu labur-labur.

Garaje-ate baskulagarri motorizatuak

GARAJE-ATE BASKULAGARRIAK

Eraginkorrak eta aukera ugaridunak, garaje-ate baskulagarriak soluzio estandarra dira, eta oso gomendagarriak edozein motatako garajeetarako. Orri bateko garaje-ate baskulagarriak egiten ditugu, baita bi ataleko ate baskulagarri bi orridunak ere. Horiek guztiek motorizatzeko aukera ematen dute. Zure komunitateko edo etxebizitzako garajean sistema baskulagarriko garaje-ate estandar bat jartzea pentsatzen ari bazara, kontsultatu gure taldearekin eta soluziorik onena emango dizugu.

Garaje-ate baskulagarriak dira bizitegi-eraikinetan gehien eskatzen den aukeretako bat. Ate hauek sabairantz irekitzen dira, eta atearen orria altxatzeko besoei behar duten indarra ematen dien sistema batekin funtzionatzen dute. Baskulagarriak garaje-ateak dira, eta atearen orria erortzea galarazten duten sistema segurua daukate.

Onena: Irekitzeko eta ixteko duten sistemari esker, garaje-ate baskulagarriek bidea ematen dute aparkatzeko eremua ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

GARAJE-ATE ERAISGARRIAK

Kalitate handiko garaje-ate eraisgarrien katalogo zabala eskura jartzen dizugu. Gure talde teknikoa zure kasua aztertzeaz arduratzen da, betiere zure beharren eta aukeren araberako garaje-ate eraisgarriak eskaintzeko. Garaje-ate eraisgarriak instalatzen eta mantentzen profesional gisa dugun bi hamarkadatik gorako esperientzia da gure bermea. Eska iezaguzu aurrekontua.

Ate eraisgarriak, batez ere, garajerako edo lursail partikularrerako sarbide zabala duten etxebizitzetan eskatzen dira. Hobeezin egokitzen dira sarrerako eremura, eta kontrapisurik gabeko irekiera-sistema dute. Orri bakarrekoak edo bikoak izan daitezke, eta beso zabukarien bidez 90º-ko irekiera ahalbidetzen dute.

Onena: Ate eraisgarrien ezaugarri nabarmenena funtzionatzeko eta irekitzeko sistemaren erraztasuna da. Motor egokia erabiliz gero, ate eraisgarriak dira aukerarik isilenetako bat.

Neurrira egindako garaje-ate eraisgarriak
Neurrira egindako garaje-ate motorizatu automatikoak

GARAJE-ATE AUTOMATIKOAK

Garaje-ate automatikoak soluzio erosoa eta segurua dira edozein sarreratan. Kontsultatu gurekin zein aukera dauden. Adituak gara garaje-ate automatikoak mantentzen eta instalatzen.

Duzun beharra edozein dela ere, gure talde teknikoak gure instalazioetako edozeinen automatizazio-aukerak aztertzen ditu.

GARAJE-ATE BIRIBILGARRIAK

Garaje-ate biribilgarriak dira aukera zabalduenetako bat, haien moldakortasuna, erosotasuna eta segurtasuna direla eta. Instalazioa nahiko erraza da eta sistemak oso leku txikia hartzen du.

Onena: Garaje-ate biribilgarriak oso egokiak dira leku txikia duten garajeetarako. Izan ere, ateak irekitzeko eta ixteko sistemak, ate baskulagarriekin gertatzen den bezala, aukera ematen du aparkalekuaren barruko espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko.



ZER BEHAR DUZU?
Neurrira egindako garaje-ate motorizatu automatikoak

Instalazioaz gainera, gure zerbitzu teknikoak edozein mantentze- eta laguntza-lan egiten du garaje-ateetarako. Garaje-ateko matxurak konpontzen ditugu, adibidez, kablea haustea edo motorra hondatzea, edo sarraila aldatzen dugu, besteak beste.

Laguntza behar baduzu, kontsultatu gure mantentze-taldearekin

Aurreko arazoetako batek ere ez badu eragin garajeko atearen matxura, jar zaitez harremanetan gure taldearekin, eta matxura aurkitzen eta konpontzen lagunduko dizugu.

Garaje-ateak motaren eta automatismoaren arabera konpontzea

Garaje-atea eta instalatuta dugun automatismoa zein motatakoak diren, matxurak asko alda daitezke.
Jarraian, garajeetako ate mota ohikoenetako batzuek sarrien izaten dituzten arazoak zehazten ditugu.

Malguki-ate baskulagarri automatikoetako matxurak

Ate mota honen funtzionamendu-oinarria da sabairantz irekitzen dela, altzairuzko malgukiekin funtzionatzen duten alboko bi besoren bidez. Matxura ohikoenak arazo hauekin lotuta egon daitezke:

  • Neurrirako aholkularitza zuretzako garaje-ate hoberena aukeratzeko.
  • Atearen instalazio profesionala
  • Saldu ondoko bermea
  • Garaje-ateen neurrirako mantentze- eta konponketa-zerbitzua
Neurrira egindako garaje-ate eraisgarriak
Neurrira egindako garaje-ate motorizatu automatikoak

Matxurak ate automatiko lerragarrietan

Garajeko ate mota fidagarrienetako bat izan arren, ate lerragarriek zenbait matxura mekaniko izaten dituzte, batez ere beren gurpilen/poleen edo motorraren ondorioz.

  • Gurpilen edo poleen ondorioz gaizki funtzionatzea, behar bezala biratzeari utz baitiezaiokete errodamendua higatzeagatik. Horren eraginez, ateak ez du normaltasunez ireki eta ixten, edo, are, ez du ireki eta ixten.
  • Ate automatiko lerragarri hauek muntatuta dituzten motorrak nahiko fidagarriak izaten dira, eta matxura-marjina txikia izaten dute. Hala eta guztiz ere, motorrak huts egin dezake plaka elektronikoarekin edo segurtasun-fotozelulekin lotutako arazo elektrikoengatik. Gure talde teknikoak motorra aztertu eta konponbidea aurkitzen lagunduko dizu.

Matxurak ate automatiko biribilgarrietan

Garajeetan gehien erabiltzen den ateetako bat ate automatiko biribilgarria da. Ate automatiko bilgarrietako matxurak, sarritan, funtzionatzeko erabiltzen dituzten presio-malgukien ondorio dira. Gainera, motorra edo xaflak dira mota honetako ateetako matxuren beste arrazoietako batzuk.

  • Mota honetako ateen presio-malgukiek nahiko bizitza luzea dute, baina matxuratuz gero, kontuan hartu beharreko lehen arazoetako bat dira. Gure teknikariek horiek aldatzea aztertuko dute, beharrezkoa bada.
  • Era berean, motorreko akatsak izan ohi dira ate automatiko biribilgarrietako matxuren beste arrazoietako bat.
Neurrira egindako garaje-ate motorizatu automatikoak

Zalantzak dituzu gure zerbitzu edo produkturen bati buruz? Aurrekontu bat behar duzu? Aterpean, entzuten dizugu. Idatz iezaguzu formulario honen bitartez edo jar zaitez gurekin harremanetan telefono bidez. Lagunduko dizugu.

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa