ATE METALIKOEN KONPONKETA

Aterpean adituak gara edozein motatako ate metalikoen konponketan eta mantentze-lanetan. Garaje- edo bizitegi-ateak konpontzetik hasi eta ate industrialak konpontzeraino, hala nola ATEX ateak, suaren aurkako ateak, ate azkarrak, etab.

Motordun edo motorrik gabeko edozein motatako ate metalikoak konpontzen ditugu.
Garaje-ateak, ate industrialak eta saltokietako pertsianak konpontzen ditugu.

Dei iezaguzu 943 690 821 telefonora

Idatzi mezu elektroniko bat

Ate metalikoen konponketa

Gure teknikari talde kualifikatuak berme osoz egiten dio aurre zure garajeko edo enpresako ateak duen edozein arazo edo matxurari, neurrirako irtenbide bat eskaintzeko. Unean uneko konponketak, ate metalikoen motorra ordezkatzea edo horien funtzionamenduan doikuntza teknikoak egitea. Konta iezaguzu zer arazo duzun zure ate metalikoarekin eta lagunduko dizugu.

Gure konponketa-zerbitzua ate metaliko mekaniko nahiz automatizatuetara zuzenduta dago. Arazoa edozein dela ere, Aterpean irtenbidea aztertzen dugu ate metalikoa konpontzen saiatzeko.

Lagunduko dizugu?

Neurrira egindako garaje-ate eraisgarriak
Neurrira egindako garaje-ate motorizatu automatikoak

Ate metalikoen motorrak ordezkatzea

Ate metaliko automatizatuen arazo asko motorraren matxurekin zuzenean lotuta daude. Garaje eta bizitegietako eta industriako ate metalikoetarako automatismoekin lan egiten daukagun esperientziak neurrirako diagnostikoa eta ekintza-plana egiten laguntzen digu.

Ate metalikoaren motorra konpontzeko aukera aztertzen dugu, eta, hori ezinezkoa bada, ate metalikoaren motorra ordezkatzea planteatzen dugu, betiere profesional onenekin lan egitearen bermeaz. Ate metalikoen motorrak ordezkatzen daukagun esperientzia zure zerbitzura jartzen dugu.

Lagunduko dizugu?

Ate metalikoen mantentze-lanak

Aterpean uste dugu ate metalikoen matxurak eta funtzionamendu-arazoak ahalik eta gehien murrizteko modurik onena haiek aldizka mantentzea dela. Horregatik, garajeetako eta industria-esparruko ate metalikoak mantentzeko zerbitzua eskaintzen dugu.

Gure talde teknikoak mantentze-lan prebentiboen neurriko planak ezartzen ditu ate metalikoen mota guztietarako. Zure kasua aztertzen dugu eta lehentasunak ezartzen ditugu zure ate metalikoak baldintza onenetan eta funtzionamendu aproposean mantentzeko. Lagunduko dizugu?



ZER BEHAR DUZU?
Neurrira egindako garaje-ate motorizatu automatikoak

Zalantzak dituzu gure zerbitzu edo produkturen bati buruz? Aurrekontu bat behar duzu? Aterpean, entzuten dizugu. Idatz iezaguzu formulario honen bitartez edo jar zaitez gurekin harremanetan telefono bidez. Lagunduko dizugu.

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa